PERTSONAIAK

2016ko maiatzaren 29a
00:00
Entzun
Joakin

Eneko Sagardoi

Altzon, baserrian jaioa, 20 urterekin gaixotu eta etenik gabe hazten hasi zen, 2,42 metro luze izateraino. Bidaiatu, eta Europako errege-erregina nagusiak ezagutu zituen.

Martin

Joseba Usabiaga

Joakinen anaia. Elkarrekin ibiliko dira bidaietan, eta, Joakin ez bezala, ezagutuko duen munduak liluratu egingo du. Harreman estu eta konplexua izango dute bi anaiek.

Arzadun

IƱigo Aranburu

Enpresari azkarra, aberasteko aukera ikusiko du Joakinengan. Alde ekonomikoari gehiago begiratuko dio emozioei baino. Bi anaien arteko erlazioaren lekuko izango da.

Antonio

Ramon Agirre

Aita. Izaera garratzekoa, ziurrenik gazte alargundu eta kide ugariko familiaren kargu egin behar izan zuelako. Gogorra bere buruarekin, baina are gogoragoa semeekin.

Maria

Aia Kruse

Altzoko neskatoa, Eleizegi familiari hainbat modutan lotuta egongo da istorio osoan. Iradokitzearen esparruan mugituko da anaiekin batera osatuko duen triangelua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.