Koronabirusa

Beste 16 hildako eta 500 kasu berri Hego Euskal Herrian

2020ko maiatzaren 7a
00:00
Entzun
Eusko Jaurlaritzak datuen bilakaera positiboa aipatu zuen atzo, ezohiko legeak indargabetzerakoan. Dena den, positibo berriek gora egin zuten atzo Hego Euskal Herrian; beste 500 kasu baieztatu zituzten atzo osasun zerbitzuek, eta, beraz, 23.585 dira testean positibo emandako pertsonak. Beste hamasei hildako ere baieztatu zituzten —herenegun baino bat gutxiago—, eta 1.850 dira koronabirusak hildakoak. Datuen eguneroko gorabeherak «zerra hortzen» ondoriotzat jotzen dituzte adituek. Oraindik ere ospitalean daudenak, berriz, 746 lagun dira; horietako 117, zaintza intentsiboetako unitateetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.