EAJk dio errauste plantak ez duela «alternatibarik»

2019ko maiatzaren 11
00:00
Entzun
Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusi eta EAJko diputatugai nagusia Euskadi Irratian elkarrizketatu zuten atzo, eta, bertan, esan zuen Zubietako errauste plantak eta haren inguruan eraikitzen ari diren azpiegiturek ez dutela «alternatibarik». «Herriz herri kontzientzia indartu beharra daukagu, baina zikloa ixteko azpiegiturak behar ditugu». Olanoren esanetan, Gipuzkoan zabortegiak itxi dituzten neurrian, herrialdean ez zegoen azpiegiturarik hondakinak kudeatzeko. Zubietan eraikitzen ari diren azpiegiturekin, ordea, Gipuzkoak «Europako bilketa selektiboaren tasa» gaindituko du «hilabete pare batean», Olanoren esanetan: «Europako herrialde aurreratuenetara gerturatuko gara».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.