Turkiak kurduak Al-Nusraren esku uzten dituela salatu dute

2015eko abuztuaren 9a
00:00
Entzun
Kobaneko YPG Herritarren Defentsarako Unitateek jakinarazi dutenez, Turkiako administrazioak Al-Nusra frontearen esku utzi ditu sei gerrillari. Seiak «legez» zeuden iparraldean, borrokan zauritu ondoren tratamendua jasotzeko; Firat berri agentzia kurduaren arabera, Turkiako Poliziak Ankaran egindako sarekada batean atxilotu zituen. «Denbora da haien berririk ez dugula, eta, jakin dugunez, Turkiako Estatuak Jabhat Al-Nusrako talde armatuen esku utzi ditu gure sei kide zaurituak», dio YPGen oharrak. Al-Qaedarekin lerratutako talde islamista da Al-Nusra frontea. «Turkiako Estatuak zuzenean heriotzara igorri ditu sei pertsona horiek», salatu du HPDk.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.