Naparra bilatzeko lanak, eguna zehazteko zain

BERRIA.
2019ko urtarrilaren 3a
00:00
Entzun
Jose Miguel Etxeberria Naparra Komando Autonomo Antikapitalistetako kidearen arrastoak bilatzeko lanak iazko udazkenerako espero zituzten Naparraren senideek eta abokatuak, baina epeak atzeratu egin dira, eta bilaketa lanek ez dute datarik oraingoz. Hortaz, pentsatzekoa da 2019an noizbait ekingo diotela hura bilatzeari.

Iazko maiatzean, auzia artxibatzea baztertu zuen Espainiako Auzitegi Nazionalak, senideen eskaria aintzat hartuta, eta auzia ikertzen jarraitzeko diligentziak agindu zituen. Horien artean, Frantziako Poliziari agindu zion 2017ko apirilean Landetan egin zituen bilaketa lanetan sakontzeko, Francisco Etxeberria auzi medikuaren txosten batzuetan oinarrituta. Naparra Ziburun (Lapurdi) ikusi zuten azken aldiz, 1980ko ekainean.

Urteak eman zituen Celes Alvarez Naparraren amak semearen arrastoaren bila, baina hura topatu gabe zendu zen, iazko azaroan. Abenduaren 22an omendu zuten, Lizartzan (Gipuzkoa).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.