Jihadismoaren aurkako ituna bihar bilduko da

2017ko abuztuaren 20a
00:00
Entzun
Gai zerrenda zehaztu gabe, biharko dago deitua Madrilen jihadismoaren aurkako ituna, terrorismoaren kontrako «batasuna erakusteko» xedez. EH Bilduk jakinarazi du ez duela bileran parte hartuko, ezta ERCk ere. Orain arte halako bileretan izan ez den EAJ, berriz, behatzaile gisa joango da, «keinu» bat egiteko «egoeraren larritasunarengatik». 2015eko otsailean adostu zuten PPk eta PSOEk jihadismoaren kontrako ituna. Gero harekin bat egin zuten, besteak beste, UPNk, UPyDk eta Ciudadanosek. Unidos Podemosek bileretan parte hartu izan du, behatzaile gisa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.