Alaves 3-1 Athletic

Ez du ezertxo ere aldatu

Alavesek gozatua hartu du Athleticen bizkar, sasoiko azken euskal derbian. Partida asko baldintzatu du Kepak atsedenaren atarian egindako huts batek
Iñigo Martinez Athleticekoa, Alaveseko Guidettiri baloia kendu nahian atzoko norgehiagokan.
Iñigo Martinez Athleticekoa, Alaveseko Guidettiri baloia kendu nahian atzoko norgehiagokan. JUANAN RUIZ / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Eñaut Agirrebengoa -

2018ko maiatzak 13

Golak. 1-0: Guidetti (43. min). 2-0: Munir (59. min). 3-0: Ibai (77. min). 3-1: Muniain (79. min). Epailea. Estrada Fernandez. Txartel horiak: Alaveseko Maripan eta Munirri; eta Athleticeko Beñat, Sabort, Yerairi, San Joseri eta I. Martinezi. Bestelakoak. 19.459 ikusle Mendizorrotzan.

Umore eta dinamika oso ezberdinean iritsi ziren Alaves eta Athletic atzoko partidara. Olatu aparretan ziren arabarrak; beheraldian murgilduta, berriz, bizkaitarrak. Bada, derbiak ez zuen ezertxo ere aldatu. Alavesek dena izan zuen alde: zortea, eraginkortasuna, giroa... Lehia distiratsua jokatu gabe, emaitza paregabea lortu zuen. Hala, modurik onenean amaitu zuen sasoi honetako lana Mendizorrotzan. Athleticek, aldiz, ez zion etekinik atera minutu askoan izaniko nagusitasunari, eta garesti ordaindu zituen atzean egindako hutsegiteak.

Partidari dezentez hobeto ekin zioten zuri-gorriek. Bigarren jardunaldiz jarraian, hiru defentsako sistema ezarri zuen Zigandak, Saborit eta De Marcos hegaleko luze moduan ipinita. Bada, arabarraren barneraldiak etengabeak izan ziren eskuin hegaletik, eta sufritu egin zuen Alavesek. Williams ere zorrotz aritu zen. Harena izan zen zuri-gorriek lehen zatian izan zuten aukerarik garbiena: arean tokia egin, eta pasea eman zuen atzera Muniainek, eta Williamsek langara bidali zuen baloia.

Geroago, Adurizek gelditu on bat egitera behartu zuen Pacheco, areaz kanpoko jaurtiketa batekin. Eroso aritu zen Athletic, baloia bere eginda. Alaves atzean sartuta izan zen, eta ez zuen asmatu jokaldiak harilkatu eta arriskua sortzen. Atepean arrats lasaia ari zen izaten Kepa, harik eta 42. minutuan hanka sartu zuen arte. Baloia zabaltzeko orduan, Guidettirekin egin zuen topo, eta errebotea zuzenean ate barrura joan zen. Athleticek baino dezente gutxiago eginda aurkitu zuten saria etxekoek.

Atsedenetik bueltan, bestelako itxura hartu zuen partidak. Baloia Athleticena zen oraindik ere, baina erasoan argitasun handiagoa izan zuen Alavesek, Munirrek gidatuta. Aurrelariak sekulako gola sartu zuen 59. minutuan, faltaz; baloiari gurpila eman, eta maisuki gainditu zuen Kepa. Hori gutxi ez, eta 76. minutuan hirugarrena sartu zuen Ibaik, Yerayk Pedrazaren erdiraketa bat gaizki urrundu eta gero. Gozatu egin zuten arabarrek; sufritu, aldiz, bizkaitarrek. Muniainek 3-1ekoa sartu zuen 78. minutuan, kolpea apur bat arintzeko.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Txagorritxuko erietxean, COVIDaren test serologikoak aztertzen. ©G. RUBIO / FOKU

Eritasunari buruzko lezio berrikusia

Arantxa Iraola

Asko falta da oraino, baina COVID-19aren inguruko ezagutzak egunero ari dira argitzen, osatzen; ondorioz, izurriaren hasieran gaitzaz esan ziren hainbat gauza zahartuta eta atzeratuta geratu dira guztiz. Etengabeko berrikusketa eskatzen du gai honek.

Langile bat, Garesen, piperra biltzen iaz. ©Jesus Diges / efe

Nafarroan, PCR probak egingo dizkiete sasoikako langileei

Joxerra Senar

Abuztutik urrira bitartean, ardorako mahats bilketan edo bestelako barazki eta fruituen uzta bilketarako Nafarroaz kanpotik etorriko diren langileei probak egingo dizkiete, etan positibo emanez gero, konfinamenduan lagunduko die gobernuak.

Basurtun, PCR probak egiten ©Javier Zorrila / efe

300 positibotik gora Hego Euskal Herrian

Berria

Bizkaian eta Araban gorakada nabarmenak izan dira.

Pentsionisten elkarretaratzea Bilboko Justizia Jauregian. ©Aritz Loiola

Pentsiodunek pandemiako testigantzen txosten bat aurkeztuko diote EAEko Fiskaltzari

Maialen Arteaga

Irailaren 7an bilduko dira fiskalarekin pandemiako testigantzak eta datuak biltzen dituen txostena helarazteko

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna