PASARTEA Javier Arzuaga

Gau minean

2020ko martxoaren 10a
00:00
Entzun
«Alfonso [Zayas] kapitainak zuzentzen zuen gau horretan pelotoia. (...). Gorputza zerraldo erori zen. Inguratu ginen. Ez zegoen hilda. Auhenka ari zen, Padre!, Padre! Nabarmenki noraezean, Alfonsok ez zuen asmatzen grazia-tiroa jotzen. Asaldatu nintzen eta presazko keinuak egin nizkion Alfonsori, graziako tiroa eman ziezaiola buruan. (...) Alfonsok tiroa jo zion, baina Jainkoak daki nora joan zen bala. Hiltzear zenak aieneka segitzen zuen: Padre! Padre! (...) Alfonsok bigarren grazia-tiroa desarratu zuen. Alferrik galdutako beste berun puska bat. Padre, padre! Alfonsori eskumuturretik heldu eta indarrez gerturatu nion eskua exekutatuaren burura. «Jo, jo ja!». Katu-kolpekaria sakatu zuen. Gorpua astindu egin zen lurrean. Arnasa erdi etenda, dardarka, azken oliadura igurtzia eman nion. Inori ezer esan gabe erretiratu nintzen komentura. (...)

Aita Estanislao Sudupe argia piztuta geratzen zen lo batzuetan, liburu edo aldizkari bat eskuetan. Haren gelan argia ikusi eta deitu gabe sartu nintzen. «Aitormena gura dut, gau honetan gizon bat akabatu dut». «Esan ezak berriz! Zer esan duk?». «Gizon bat hildudala!».

Asko kosta zitzaion ni lasaitzea. Oso erdizka lortu zuen. Ez nintzen oheratu. Komentuko goiko zabaltzara igo nintzen izarrak kontenplatzera eta haiekin batera negar egitera».

Itzultzailea. Jon Mikel Arano
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.