Epeen garrantzia

2021eko irailaren 26a
00:00
Entzun
Sekulako ustekabea gertatzen ez bada, Alemaniako hurrengo gobernua hiru alderdiko koalizio baten ardurapean egongo da. Eta hor, ziurra den gauza bakarra da denbora beharko dutela negoziatu beharreko guztia negoziatzeko. Epeak garrantzitsuak dira, besteak beste, Europako Batasunerako. Egonkortasun Ituna 2023an jartzekoa da berriz indarrean, eta, teorian, urte horretarako aurrekontu asmoen berri Bruselan aurretik eman behar dute herrialdeek, 2022aren apirilaren erdirako. Beraz, tarte estua geratuko litzateke arau fiskalen moldaketa, arintzea edo horrelako zerbait nahi luketenentzat. Eta oso posible da Alemaniako hauteskundeen emaitzek denbora tartea are gehiago estutzea, Egonkortasun Itunaren inguruko edozein erabakik Alemaniako gobernu berriari itxaron behar diolako. Gobernu berri hori abenduan edo urtarrilean irits daiteke.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.