Huesca azken sailkatua izango du aurkari gaur Eibarrek, haren zelaian

Aitor Manterola Garate.
2019ko apirilaren 23a
00:00
Entzun
Azken txanpan sartuko da Liga aste barruko jardunaldi honetan, bost jardunaldi baino ez direlako geratzen lehiaketa amaitzeko. Eibarrek gaur jokatuko du azken-bosgarrengo partida, eta Huescan ariko da, azken sailkatuaren zelaian. (19:30) Armaginek ia lotuta daukate datorren denboraldian ere maila nagusian jarraitzea, dena den, eta badaezpada ere, puntu pare bat gehiago aterata kalterik ez. Aldiz, etxekoentzat beste final bat da gaurkoa, azkenetakoa, sei puntura duelako jaitsieratik libratzeko aukera. Hori horrela izanik, aparteko gosearekin aterako dira gaur Huescakoak, eta horren parera heldu beharko dute Jose Luis Mendilibarren jokalariek.

Entrenatzaileak lehen taldeko hamasei jokalari dauzka gaur ere, aurreko bi partidetan bezala, eta Kaiser eta Mari eraman ditu. Diop eta Calavera ere deialdian dira; ez, ordea, Jose Angel eta Jordan, txartelak pilatuak izateagatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.