Noiz sortua: 2020-05-21 00:30:00

Koronabirusa

Garraio publikoan baitezpadakoa da maskara Ipar Euskal Herrian

Erabiltzeko gomendioak eman baditu ere, Frantziako Gobernuak oraingoz ez du behartu espazio publikoan maskarak erabiltzera
Baionako enpresa batean oihalezko maskarak egiten hasi dira.
Baionako enpresa batean oihalezko maskarak egiten hasi dira. GUILLAUME FAUVEAU Tamaina handiagoan ikusi

Ekhi Erremundegi Beloki -

2020ko maiatzak 21

Maiatzaren 11n konfinamendutik ateratzen hasi zenetik, garraio publikoetan maskara erabiltzea derrigorrezkoa da Ipar Euskal Herrian. Kontrol zorrotzak egiten ari dira, eta isun gogorrak ezarriko zituela iragarri zuen Frantziako Gobernuak. Gainerakoan, herritar zaurgarrienei maskara eramateko gomendatu zien Edouard Philippe Frantziako lehen ministroak, eta urruntze fisikoa posible ez den eremuetan maskara erabili behar dela erran zuen, herritarren apreziazioaren esku utzirik espazio horiek definitzea.

Hala, oso egoera desberdinak aurkitu daitezke leku batean zein bestean: supermerkatu batzuetan, gel hidroalkoholikoa banatzen diete bezero guziei dendara sartu aitzin, eta maskara erabiltzera derrigortu dute; beste batzuetan, gela banatzera mugatu dira; beste zenbaitetan, ez bata eta ez bestea. Karriketan, gero eta ohikoagoa da jendea maskara jantzita ikustea, baina oraindik ez da orokortu.

Enpresei dagokienez, maiatzaren 9an argitaratu zuen Frantziako Lan Ministerioak konfinamendutik ateratzeko hogei orriko protokoloa. Esaldi honekin laburbildu dute maskaren erabilpena: «Funtsean, COVID-19aren kasuan, enplegatzaileak erabaki dezake bere enpresan 'publiko zabalarentzako' maskarak orokortzea. Babes neurriak errespetatu daitezkeelarik, maskararen erabilpen orokortua aukera bat da, ez betebeharra».

Ikastetxeetan irakasleek eta langileek derrigortua dute maskara erabiltzea; ikasleei dagokienez, adinaren arabera definitu dute. Lehen mailako ikasleek maskararik ez eramatea gomendatu zuten; haatik, ikasle batek gaixotasun sintomak erakutsiko balitu, gurasoak haren bila etorri arte maskara bat emateko agindua dute irakasleek. Kolegiotik aitzina, ikasleentzat ere baitezpadakoa da maskara eramatea —egun bakoitzeko bi maskara eraman behar dituzte—.

Ipar Euskal Herrian, erakunde publikoek beren gain hartu zuten deskonfinamendurako herritar bakoitzari Afnor normako oihalezko maskara bat ematea, baina berandu jaso dute anitzek. Ondoko asteetan, beste banaketa bat egitekoa dute.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Covid-19 daukaten gaixoak zaintzen duten bi erizain besarkatzen 55 egun gaixo zeraman gizon bat sendatzean. ©Andoni Lubaki / Foku

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Euskal Herrian 31.166 gaixok eman dute positibo guztira, koronabirusa atzemateko probaren bat eginda. Horietatik 2.150 hil dira. Grafikoak, albiste barruan.

Goierriko lau udaletako ordezkariak Osasun Sailarekin eta Segurtasun Sailarekin bilduta, atzo arratsaldean, Zumarragan. ©JUAN CARLOS RUIZ / FOKU

Konfinamendurik ez Ordizian, 35 kutsatu dauden arren

Jon Ordoñez Garmendia - Aloña Beraza Peña - Irati Urdalleta Lete

Osasun sailburuak baztertu egin du konfinamendua ezartzea eta joan-etorriak mugatzea. Ordiziako alkateak «transmisio komunitario bat» dela ziurtatu du, eta etxean geratzeko eskatu du.

Urkullu mitin batean, Zornotzan, ekainaren 27an. ©Jaizki Fontaneda / Foku

Urkulluk ez du Ordizian bozketak atzeratzeko asmorik

Igor Susaeta

Eusko Jaurlaritzako jarduneko lehendakariaren ustez, bozkatu ahal izateko baldintzak «guztiz» bermatuta daude.

Hainbat ikusle eta apostu artekari maskararekin, Masterseko partida batean, Iruñean. ©Idoia Zabaleta / FOKU

OMEk dio ezin dela baztertu koronabirusa airetik kutsatzea

Edu Lartzanguren

Baieztatuz gero, Osasunaren Mundu Erakundeak aldatu egingo lituzke leku itxietan ez kutsatzeko jarraibideak.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna