martxelo otamendi
HIZPIDEAK

Pelosi, xaxalaria

2022ko abuztuaren 9a
00:00
Entzun
Txinak hurrengo asteotan Taiwan inbaditzen badu, zer egingo dute AEBek? Munduko armadarik boteretsuena bidaliko dute taiwandarren defentsan Txinako armadarekin borroka egitera, edo ilargiari begira jarriko dira? Inork sinesten al du AEBek borroka militarra egingo dutela txinatarrekin Washingtondik 12.500 kilometrotara dagoen irlaren defentsan?

«Txina lo dagoen lehoia da, uztazu lo egiten, esnatzen denean mundua astinduko du eta», Napoleon Bonaparteren esaldia, omen. Zertara joan da berriki AEBetako Kongresuko presidente Nancy Pelosi Taiwanera, Txina lehoia xaxatzera? Bonapartek esaldi hura esan zuenetik lozorrotuta egon zen lehoia, baina esnari daramatza azken hamarkadak. Potentzia ekonomiko eta militarra munduko lantegia bihurtu da, eta bere ekonomiak eztula egiten duen bakoitzean, herrialde aberatsek ilara egiten dute ekonomiaren botikan.

Lehoia haserretu, eta Taiwan inguruan inoiz egin dituen maniobra militarrik handienak egin ditu, nazioartean kezka eraginez. Pekinen mende bizi nahi ez duten taiwandarrak lasaiago daude Pelosi ganorabakoaren bisitaren ondoren? Errusiarekin nahiko lan ez, eta Txinarekin sute bat piztu behar du orain Washingtonek...

Bakarren batek gogorarazi beharko lioke Pelosiri Bonapartek esandakoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.