Albistea entzun

ARGI ALDIAN

Badute ezer onik terapia alternatiboek?

Ana Galarraga Aiestaran - Elhuyar Zientzia

2016ko apirilak 17

Apirilaren 10ean homeopatiaren eguna izan zen. Izan ere, halako egun batez, 1755. urtean, jaio zen Samuel Hahnemann homeopatiaren asmatzailea, eta egun hori aukeratu dute homeopatiarekiko eszeptikoek, gogorarazteko ez duela inolako oinarri zientifikorik. Eguna astebetera ere luzatzen da han eta hemen, eta informazio eta iritzi ugari zabaltzen da, homeopatiaz ez ezik, baita beste terapia alternatiboen inguruan ere. Ongietorriak izan daitezela, uste okerrak eta iruzurrak saihesteko balio badute.

Hala ere, beti topatuko dugu hari on egiten diotela arrazoitzen duen norbait. Eta, hainbat kasutan, egia izango da. Izan ere, plazebo-efektua oso indartsua izan daiteke. Bai, sendatuko zarela uste izateak berak senda zaitzake. Horregatik, botiken eraginkortasuna neurtzeko, plazeboekin konparatzen dituzte ikertzaileek. Homeopatiak, reikiak, reflexoterapiak... eta beste terapia alternatiboek ez dute frogatu plazeboak baino hobeak direnik. Hala ere, Jo Marchantek uste du komeni dela aztertzea zer alderdi onuragarri duten, medikuntza «ofizialean» erabilgarria den zerbait izan dezaketelakoan.

Zientzia-kazetaria da Marchant eta Nature aldizkarian egin zuen terapia alternatiboak aztertzeko proposamena. Kritika asko jaso dituen arren, gogoeta ere eragin du Marchanten proposamenak. Hain zuzen, aipatzen du tratamendu horiek ematen dituztenek, askotan, beste medikuek izaten ez duten denbora, hurbiltasuna eta kontaktu fisikoa eskaintzen dizkietela pazienteei.

Bada, hori bada gakoa, ondo legoke osasun-sisteman aintzat hartzea, jendeak ez dezan terapia alternatiboetara jotzeko ez arrazoirik ez aitzakiarik izan.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Ikasmahaia bizkarrean hartuta

Ikasmahaia bizkarrean hartuta

Iker Tubia - Nafarroako Hitza

Iruñeko Udal Ikastolaren memoria osatu dute ikastetxeen eta norbanakoen ekarpenei esker. Jasotako dokumentu, argazki eta heziketa material guzia Nafarroako Artxibo Garaikidean ari dira gordetzen.

Subillan egin nahi zuten gasa ustiatzeko proiektua. Artxiboko irudi batean, lursail horietako bat. ©JAIZKI FONTANEDA / FOKU

Eusko Jaurlaritzak uko egin dio Armentia II-n gasa ustiatzeari

Jon Ordoñez Garmendia - Jone Bastida Alzuru - Lander Muñagorri Garmendia

Ohar batean azaldu duenez, Klima Aldaketaren eta Trantsizio Energetikoaren lege proiektua onartu ondoren, «ez du zentzurik». EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek esan dute albiste pozgarria dela

Astra Zenecaren txerto dosiak. ©LESZEK SZYMANSKI / EFE
Lazkaoko (Gipuzkoa) baheketako irudi bat, martxoaren amaierakoa. ©Jon Urbe / Foku

Gero eta paziente gehiago daude ZIUetan

Berria

Otsailaren 23tik COVID-19aren ondorioz ZIUetan dagoen paziente kopururik handiena erregistratu dute: 158 lagun. Beste 967 positibo atzeman dituzte Hegoaldean.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna