SOSLAIA. Christian Kabore

Compaoreren ondorengoa

Adrian Garcia.
2015eko abenduaren 2a
00:00
Entzun
Burkina Fasoko paradoxa da. Blaise Compaoreren 27 urteko agintaldia atzean uzteko, haren gertuko bat aukeratu dute presidente. Christian Kabore izango da Burkina Fasoko estatuburua, lehen itzulian botoen %53,5 lortuta. Zephirin Diabre UPC Aldaketarako eta Aurrerabiderako Batasuneko buruak %30eko babesa jaso du. Gainerako hautagaiek ez dituzte lortu botoen %5. Kabore eta Diabre aurreko gobernuetan ministroak izanak dira. 1987an Thomas Sankararen aurka estatu kolpea jota hartu zuen boterea Compaorek.

Bankaria da ikasketaz, eta ministro eta parlamentuko presidente aritu da Kabore. Herrialdeko lehen presidente zibiltzat jo du bere burua. Compaoreren aurkako matxinadan eta iraileko estatu kolpean hildakoak omendu ditu presidente berriak garaipen hitzaldian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.