Osasunak segida izan nahi du

Talde gorritxoak Levanteren zelaian jokatuko du gaur, eta Athletic Cadizen ariko da bihar. Eibarrek Granadillari egingo dio bisita

Julen Etxeberria.
2021eko otsailaren 14a
00:00
Entzun
Azken partidetan hobera egin du nabarmen Osasunak, eta, horri esker, jaitsiera postuetatik irten da. Halere, segida falta zaio, orain arte ez baita gai izan ligan bi partida jarraian irabazteko. Eta horrela, nekez urrunduko du jaitsieraren mamua. Gaur eten nahi du bolada txar hori, Eibarri irabazi ostean, Levanteren zelaian nagusituta (18:30, Movistar La Liga). Aukera ona izan dezake, arerioak Espainiako Kopako finalerdietako joanekoa jokatu baitu aste barruan, eta nekea sumatu dezake.

Athleticek, berriz, bihar jokatuko du, Cadizen (Espainia), iluntzeko bederatzietan (Movistar La Liga). Zuri-gorriek atzean utzi nahi dute Kopa, eta ligan buru-belarri jarri.

Kopa jokatzea da saria

Eibarrek atzeratutako partida jokatuko du gaur Granadillaren zelaian (12:00). Erronka zaila dute eibartarrek, Espainiako taldea aurkari indartsua baita: seigarren postuan dago sailkapenean. Baina saiatzeak sari potoloa izan dezake, irabaziz gero, Koparako sailkatu baita Eibar.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.