Aitona bezala, ikurrinari helduta

2019ko otsailaren 26a
00:00
Entzun
Bixintxo Bilbao ez da izan ikurrina harro defendatu duen bere familiako lehen kidea. Izan ere, Juan Bilbao bere aitonak II. Mundu Gerran parte hartu zuen Gernika Batailoiko kide izan baitzen. Ondarroarra zen jaiotzez (Bizkaia), eta, Espainiako Gerran, Ondarroatik irten, eta Donibane Lohizunera (Lapurdi) txalupaz iritsi zen lagun batzuekin. Behin han, Gernika Batailoian izena eman zuen, eta, beste euskal soldaduekin Frantzia okupatu zuten alemaniarren aurka borrokatu zen. Batailoi hark beti eraman zuen ikurrina soinean, eta hura hartuta sartu ziren Parisen, 1945ean. 75 urte geroago, Juanen biloba izan da ikurrinaren defentsa egin behar izan duena. «Ez nuen harengatik egin, baina egia da urte asko geroago berriz ere ikurrina hartu behar izan dugula eskuetan. Aitonak ere maite zuen euskal kultura, eta haren balioek hor diraute». Bixintxok, halere, badu pena bat: aitona gazte hil zenez ez zuela ezagutu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.