Errusiako Munduko Kopa

Ezusterik ez da izan, eta Brasilek eta Suitzak egin dute aurrera txapelketan

ainara arratibel gascon
2018ko ekainaren 28a
00:00
Entzun
Serbia 0-2 Brasil

Golak. 0-1: Paulinhok (36. min). 0-2: Thiago Silavak (68. min.).

Suitza 2-2 Costa Rica

Golak. 1-0: Dezemailik (31. min.).1-1: Watsonek (55. min.). 2-1: Drmicek (97. min.). 2-2: Somerrek penaltiz (92.min).

Aurreikuspenak bete dira E multzoan. Sailkatzeko aukera gehien zuten bi selekzioek egin dute aurrera, Brasilek eta Suitzak. Hala,Mexiko eta Suedia izango dituzte kontrario final-zortzirenetan, hurrenez hurren.

BrasilekCosta Ricaren aurka baino gutxiago sufritu zuen Serbia mendean hartzeko. Modu ikusgarrian jokatu gabe, atzean duen sendotasuna eta zelai erditik aurrera duen kalitatea baliatu zituen irabazteko. 36. minutuan sartu zuen neurketako lehen gola. Coutinhok pase neurtua egin zuen sakonean, eta, atzetik etorrita, Paulinhok ez zuen barkatu.

Golak lasaitasuna eman zion Brasili, multzoko lehen lekua berreskuratzen baitzuen. Suitza zegoen artean aurrena, 1-0 zihoalako aurretik Costa Ricaren aurka (Dezemailik, 31. min.).Neymarren aukera ona izan zuenbigarren gola sartzeko. Baina haren eskuinkada kanpora joan zen.

Bigarren zatiko lehen minutuetan, Serbia nahi eta ezin egon zen. Baina pixkanaka hobera egin zuen, batez ere Mitrovic eta Savic jokoan sartu zirenean. Hala, pare bat aukera izan zituen partida berdintzeko, argiena Mitrovicek. Thiago Silvak atera zuen haren burukada ozta-ozta (62. min.).

Lasai zegoen Brasil, dena den, are gehiago beste lehian Costa Ricak banakoa lortu zuenean (Watsonek,55. min). Ia erreskadan, gainera, Brasilek bigarrena sartu zuen. Neymarrek kornerra atera, eta Thiago Silvak buruz egin zuen gola. Hortik aurrera, Brasil oso eraso aritu zen, partida ondo kudeatuz. Neymar saiatu zen Munduko Kopako bere lehen gola sartzen, baina ez zuen asmatu. Bina amaitu zen beste norgehiagoka, baina horrek ez zuen aldatu multzoko sailkapena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.