Euskal Herriko irrintzilarien sarea osatu nahi dute

2021eko maiatzaren 15a
00:00
Entzun
Asko dira Euskal Herrian irrintziak botatzen dituztenak, baina orain arte ez da sortu horiek harremanetan jartzeko egiturarik sortu. Ekain Martinez de Lizardui Sturtzek irrintzilari sarea osatu nahi du, eta horretarako deia zabaldu du: «Hemen denek dute lekua: irrintzilari jaioek, hasiberriek, edo gu bezalakoek, autoan bakarrik goazenean saiakera bat edo beste egiten dugunok».

Erraiak irrintziari buruzko dokumentalaren egilea da Martinez de Lizardui. Lana 2018an estreinatu zutenez geroztik, herriz herri eman dute: «Hamaika herritan ehunka irrintzilari ezagutzeko aukera izan dugu eta horiek guztiak saretu eta elkar ezagutzeko sare moduko bat osatzeko beharra ikusi eta sentitu dugu». Sare horretan izena emateko, galdetegi bat prestatu dute esteka honetan: https://labur.eus/EjyCj.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.