HEMEROTEKA

Gutuna 'brexit'-aren zulo beltzetik

Owen Jones - Eldiario.es

2019ko maiatzak 25
Brexit-a zulo beltz bat da beste edozein gairi energia xurgatzeko gai dena. Haur pobreziaz, gure osasun sistema herrenaz eta milioika pertsonari eragiten digun etxebizitzaren krisiaz hitz egiteari utzi diogu. Gero eta aspergarriagoa den marmotaren egun batean kateatuta gaude, aduanen batasunaz eta tentsiorik gabeko komertzioaz eztabaidatzen.

Bazirudien Erresuma Batuak ez zuela parte hartuko Europako bozetan, baina kontserbadoreek ezin bete zituzten promesak errealitatearekin talka egiten ari dira, brexit-a erreferendumean doi-doi nagusitu eta hiru urtera. Gainera, erreferendum horretara deitu zuten alderdi kontserbadorearen zatiketak kudeatzeko.

Aztoramendu aro honetan guztian, erreferendumean botoa eman zuten gehienek ez dute aldatu iritzia: jarrera erradikalizatu besterik ez dute egin. Horrek esan nahi du Batasunean geratu nahi zutenek ez dutela onartuko brexit-a gelditzea ez den beste aukerarik. Joatea bozkatu zutenentzat, «akordiorik gabeko brexit-a» da orain egitea egokitzen dena, nahiz erreferendumean ez zen aintzat hartu aukera hori. [...]

Bi aldeetan, kontserbadorean eta laboristan, gero eta erradikalizatuagoak daude, eta gero eta jende gutxiago dago prest besteen argudioak entzuteko. Laborismoaren barnean ere tristea izan da etorkinen alde egin ohi zutenek borroka itxi hori uztea, kontuan harturik lider politikari batzuek oso popularra ez zen garaian egiten zutela etorkinen eta errefuxiatuen eskubideen alde.

Beraz, hauteskunde hauek beste kapitulu bat dira Erresuma Batuko krisiaren normaltasunaren barnean [...]. Populismoen pasioen mendean dabilen kontinenteare aldean, Erresuma Batua beti izan zen egonkorra kontinentearen aldean. Nork baieztatuko luke egun ideia hori?

Herrialdea penagarri dago, eta iparrik gabe. Gobernu bat behar du. Ondoezari eta krisi sozialari eta ekonomikoari heltzen ez dioten bitartean, hondoratzen segituko du, baina kontserbadoreek eusten segitzen dute, beldurrak jota daudelako zer etorriko ote den kontsentsu neoliberaleko lau hamarkaden ostean.

Europako gure hauteskundeak baliagarriak izango dira Erresuma Batuaren zatiketa, polarizazioa eta erantzunik eza azpimarratzeko. Ezer berririk ez, dakigunez.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna