30 URTE

2021eko abenduaren 3a
00:00
Entzun
Hiru hamarkadako ibilbidean hainbat mugarri izan ditu Uemak.

Gako nagusiak

1988. Udalerri Euskaldunen Mugimendua sortu zen. Urte hartan, Euskal Herrian Euskaraz elkarteak mozio bat aurkeztu zuen udaletan, herri euskaldunetako udalek euskara hutsean lan egitea proposatuz.Euskal Herriko 32 udalek onartu zuten mozioa, eta udal haietako batzuk elkartzen hasi ziren. Udalerri Euskaldunak izena hartu zuten.

1991. Laguntza teknikoa eta juridikoa ere beharko zutela ikusi zuten udalek, eta 1991ko maiatzaren 5ean egin zuten sorrera batzarra Uema osatu zuten lehen hemeretzi udalek: Abaltzisketa, Aizarnazabal, Altzo, Arbizu, Aulesti, Baliarrain, Dima, Errezil, Etxebarria, Gatika, Ikaztegieta, Leaburu-Txarama, Lizartza, Munitibar, Muxika, Nabarniz, Orendain, Urdiain eta Zaldibia ziren.

1992. Apirilean erregistratu zuten mankomunitatea, eta udalei euskalduntzeko behar zituzten baliabideak eskaintzen eta ematen hasi zen Uema.

1995. Espainiako Auzitegi Gorenak legez kanpokotzat jo zituen Uemaren estatutuak, eta mankomunitateak egokitu egin behar izan zituen, hasierako helburuei eutsiz.

2021. Urtea amaitzerako, 94 udalerri egongo dira Ueman.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.