Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

Berria.eus

Gizartea Gasteizko andre baten hilketa epaitzen hasi dira

Publizitatea

Gizartea

Gasteizko andre baten hilketa epaitzen hasi dira

2014. urteko azaroaren 3an Gasteizko etxe batean hilotz agertu zen andrearen bikotekide ohiarentzat hogei urteko zigorra eskatu dute. Defentsak absoluzioa eskatu du, frogarik ez dagoela argudiatuta
Sexu eraso bat salatu dutela eta, protesta Barakaldon, atzo.
Argazkia: LUIS JAUREGIALTZO /ARP

2017-11-15 / Arantxa Iraola

42 urteko emakumezko bat hilotz agertu zen 2014. urteko azaroaren 3an, Gasteizen, bere etxean, Guayaquil kalean. Handik ordu gutxira, ertzainek haren bikotekide ohia atxilotu zuten, 45 urteko gizonezko bat. Hasieratik onartu zuten haren inguruko susmoa zutela, baina beste hipotesi batzuk ere zabalik zeudela esan zuten. Indarkeria matxistako kasuetan ohiko diren mobilizazioetara deitu zuten, eta denborak agerian utzi du susmo haiek funtsa zutela; atzo hasi zen andrearen bikotekide ohiaren aurkako epaiketa, Gasteizko Lurralde Auzitegian. Fiskalak hogei urteko kartzela eskatu du harentzat, andrearen hiltzailea izatea leporatuta.

Fiskaltzak akusatuari egozten dio aizto batekin zauriak egin eta ondoren buruan kolpe bat ematea biktimari. Hain justu, kolpe horren ondorioz hil zen andrea. Akusazioa argudiatzeko idatziaren arabera, hilik agertu baino egun batzuk lehenago izan zen hilketa. Kartzela ez da eskatutako neurri bakarra; fiskalak galdegin du emakumearekin zuen alabaren gaineko gurasotasun ahala kentzea akusatuari, eta adierazi du, halaber, kalte-ordain bat pagatu behar diela familiako gainerako kideei. Defentsak, berriz, absoluzioa eskatu du, frogarik ez dagoela argudiatuta. Atzo zinpeko epaimahaikideak hautatu zituzten, eta gaur deklaratzekoa da gizonezkoa.

Iruñeko epaiketa

Indarkeria matxistarekin lotuta izan zen atzo ere deklarazio garrantzitsu bat; iazko Iruñeko sanferminetan taldean bortxatu zutela salatu zuen andre gazteak hartu zuen hitza bost akusatuen kontra egiten ari diren epaiketan. Ateak itxita egingo dira saio guztiak, eta informazioa urria da; atzo zabaldu zen lau orduz jardun zuela emakumeak hitz egiten, eta ez zituztela erakutsi akusatuek grabatutako bideoak. Jakina da emakumearekin izan zuten erlazioa grabatu zutela, eta horretaz aritu zirela sare sozialetan. Gaur hainbat lekukok hartuko dute hitza; akusatuek, datorren astean.

Barakaldon (Bizkaia) andre batek sexu eraso bat salatu zuen asteburuan, eta atzo elkarretaratze bat egin zuten herrian, salatzeko.

Bestalde, urriaren 31n eskuz eta hankaz lotuta eta koma egoeran agertu zen Irungo (Gipuzkoa) emakume gaztearen kasuan berretsi egin da lehengo astean albisteak hartu zuen ezusteko norabidea; delitu baten simulazioa egitea egotzi diote ertzainek. Egin dituzten ikerketen arabera, berak lotu zuen bere burua, eta agertu zen errepide ertzeko ezpondara bota. Hortik salaketa.

Publizitatea

Sortu kontua
Arantxa Iraola Arantxa Iraola

Publizitatea

Gaiarekin zerikusia duten albisteak