Zundaketak baimentzea gaitzetsi dute ekologistek

Ingurumen inpaktua «ikaragarria» izan daitekeela salatu du Ekologistak Martxan-ek.

Bizkaiko kostan eginen dituzte bi esplorazio zundaketak
Irudian, La Gaviota plataforma, Bermeoko kostan.
Irudian, La Gaviota plataforma, Bermeoko kostan. MARISOL RAMIREZ/ARGAZKIPRESS

Maddi Ane Txoperena Iribarren -

2014ko urriak 18
«Euskal uretan» hidrokarburoak erauzteko emandako baimenen aurka agertu da Ekologistak Martxan taldea. Izan ere, Espainiako Ingurumen Ministerioak baimena eman die Fulmar-1 eta Pelicano-1 izeneko bi zundaketa egitasmoei, eta, hala, Repsol eta SHESHA enpresek bide eman liezaiekete Bizkaiko kostan egin asmo dituzten bi esplorazioei. Talde ekologistak salatu du ingurumen inpaktu «ikaragarria» eraginen dutela, eta kritikatu du instituzioek kalte horiei «bizkar eman» izana.

Euskal Herriko kostaldetik «oso gertu» eginen dira zundaketok, azaldu dutenez, Bermeo eta Elantxobeko kostaldean (Bizkaia). Hain zuzen, Fulmar-1 Elantxobetik hamasei kilometro ingurura egonen da, eta Pelikano-1, berriz, Bermeotik 22 kilometrora. Zuloen sakonera, bestalde, 4.000 eta 3.500 metrokoa izanen da, hurrenez hurren. Asmoa, berriz, honako hau: eremu horietan gasik ba ote dagoen aztertzea.

Ekologistak Martxan-en arabera, petrolio eta gas industrien «beste eraso bat» da egitasmoa, Espainiako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak lagundua. Munduko bertze zenbait lekutan egindako gisa bereko zundaketek erakusten dute, haien ustez, arriskutsuak direla. Bestalde, bertzelako erauzketa moduak ere salatu dituzte, hala nola oihan sakoneko petrolio astunaren ustiapena, harea bituminosoena eta haustura hidraulikoa.

Eredu energetikoa kolokan

Hidrokarburoen erauzketa mota anitzen gibelean petrolioaren mendeko eredu energetikoa dago, Ekologistak Martxan-en iritziz, eta, bereziki, eredu hori luzatzeko ahaleginak. Taldeak azaldu duenez, «erauzi ezineko baliabide urriak harrapatzeko saiakera desesperatuak baino» ez dira Bizkaiko kostan egin nahi dituzten zundaketak. Eta, oro har, mendekotasuna handia dela azaldu dute: «Euskal Herria guztiz mendekoa da energiari dagokionez». Horren aurka, ordea, ordezko aukerarik eskaini ez eta «energia kontsumo handian oinarritutako proiektuak» indartu direla erran du taldeak, hala nola AHT Abiadura Handiko Trena.

Gai horretan instituzioek «zer esana» dutela erran, eta mendekotasunetik ateratzeko «benetako trantsizio serioa» abiarazteko galdegin diete.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna