inaki petxarroman
Osakidetzako lan eskaintza. ANALISIA

Uholdea, bozen atarian

2019ko otsailaren 19a
00:00
Entzun

Uholdeari eusteko estrategiak asmatzen aritu da Osakidetza lan eskaintza publikoaren (LEP) irregulartasunen salaketak jakinarazi zituztenetik. Filtrazioak ukatzea izan zen lehenengo ahalegina, 2018ko uda hasieran, iturriak zenbateko jarioa izan zezakeen jakiteko artean goiz samar zela.

Salaketen iturria ixten saiatu zen gero, ikerketa baten bidez. Zortzi hautaproba aztertuta, hiru espezialitatetako azterketak errepikatzea erabaki zuten, eta beste batekoak behin-behinean gelditzea. Arduradunak salbu uztea zen asmoa, giza harresia gerorako beharko bazen ere. «Gaurkoz ez dago ardura indibidualik egotz dezakeen frogarik», esan zuen Maria Jesus Mujika Osakidetzako zuzendariak, lau hautaprobatan irregulartasunak izan zirela aitortu zuen agerraldian. Iraila zen.

Isuriak jarraitu zuen, baina, are eta indartsuago. Eta, adierazpen haiek egin eta bi hilabetera, Mujikak berak utzi behar izan zuen kargua. Beharbada, bera zen ura Jon Darponengana ez iristeko jar zitekeen horma bakarra. Kontuak kontu, handik aste gutxira sailburua bizirik irten zen parlamentuan Elkarrekin Podemosek haren aurka jarritako gaitzespen mozio batetik. Eta, gainera, PPk ez zuen babestu EH Bilduk azterketen auziari buruz ikerketa batzorde bat osatzeko proposamena. Ordura arte auziarekin oso kritiko izan zen PPk ez zion babesik eman proposamenari.

Orain urak beste bide bat hartu du: epaitegietakoa. Fiskaltzak delitu zantzuak ikusi ondoren, zaila izango da auzi honek epaitegi batean ez amaitzea. Ez du erraz izango Darponek, orain arte bezala, itoginak busti gabe irtetea. Izan ere, bozen garaia dator, eta agian EAJk beharko du bere burua lehorrean atxiki, jadanik inor gutxi ausartuko baita ura noraino iritsiko den asmatzera.

Fiskaltzak delitu zantzuak aurkitu ditu Osakidetzako oposizioen auzian

«Azterketaren edukiak ezagutu ahal zituzten»

Oposizioak notarioarenean

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.