HEMEROTEKA

Podemosen nazionalismoa

Mikel Irizar - Piperrautsa bloga - Goiena

2015eko urtarrilak 20
Bertute ugari ikusten dizkiot Podemos indar politiko berriari. [...] Baina Podemos mugimenduak badu euskaldunontzat jaiotzazko bekatua: Espainian jaio da eta Espainiarako. Orain Madrildik estatura hedatzen ari da, eta ikusteko dago ea lurralde ezberdinetan errotzen den heinean zein jite hartuko duen gai korapilotsuetan. Baina oraingoz oso nazionalista ageri da, demokrata bezain nazionalista.

Hautsak harrotu ditu asteburuan Pablo Iglesiasek hizkuntza bigarren mailan jarriz osasun zerbitzuetan. Ezer berririk ez, ordea. Niri are deigarriago egin zitzaidan atzo gauean Sextan IƱigo Errejon behin eta berriro entzutea irtenbiderako gakoa dela greziarrek bere soberania berreskuratzea.[...] lekuz kanpo ikusten dut Errejonek nazionalismora jotze hori, behin behintzat esan zuen patriotismoa behar dutela greziarrek.

Sinplifikazio nazionalista hori sumatzen da era berean Podemosen planteamenduan erabakitzeko eskubideari buruz. Ados agertu dira nazioen erabakitzeko eskubidearekin, baina hori gauzatzeko aldez aurretik Espainia osoak burutu behar du prozesu konstituziogile bat eta ondoren ba…

Egia da goian aipatu dudan artikuluan Gemma Ubasartek ez duela prozesu nazional hau aipatzen eta egia da, halaber, Gemma dela hain justu nazio-aniztasunaren arduradun nagusia erakundearen zuzendaritzan. Bilakaera hasi da? Oraingoz, behintzat, Podemosek aitortzen dituen nazioen artean bat dute lehen mailakoa, Espainia.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna