Reala 0-1 Alaves

Bakarrak du bestondoa

Alavesek irabazi du Anoetako euskal derbia, partida hasieran egindako gol bati esker. Realak aukera gehiago izan ditu, baina hutsal aritu da ate aurrean
Hamargarren minutuan sartutako gola baliatuta, Anoetatik hiru puntuak eraman zituen Alavesek.
Hamargarren minutuan sartutako gola baliatuta, Anoetatik hiru puntuak eraman zituen Alavesek. J.C. RUIZ / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Jon Ander De la Hoz -

2018ko abenduak 22

Golak. 0-1: Callerik (10. min.). Epailea. Estrada Fernandez. Txartel horiak: Realeko Zurutuzari, Merinori eta Aritzi; eta Alaveseko Pinari, Wakasori, Duarteri eta Maripani. Bestelakoak. 22.431 ikusle Anoetan.

Asmo berdinarekin zelairatu ziren atzo Reala eta Alaves. San Tomas eguna data seinalatua da Donostian, eta Anoetan jaia borobiltzea zuten xede bi taldeek. Gasteiztarrek soilik asmatu zuten horretan. Partida hasieran sartutako gol bati esker irabazi egin zuten babazorroek, eta hiru puntuak etxera eramatea lortu zuten hala. Bestondorik gabe esnatu dira gaur Abelardok prestatutako jokalariak. Realeko kideek, berriz, bi asteko aje luzeari egin beharko diete aurre.

Gartsu atera zen Alaves zelaira, eta saria eman zion horrek. Lehendabiziko minutua betetzerako arriskua sortu zuen donostiarren arean, eta ez zuen denbora asko behar izan gola egiteko. Ezker hegalean Theo Hernandezek egindako huts bat probestu zuen Borja Bastonek, eta haren erdiraketa bikain errematatu zuen Jonathan Callerik. Maisua da horretan; lau gol sartu ditu aurtengo sasoian, eta buruz egin ditu laurak.

Partida hasterako ozpindu zitzaien jaia donostiarrei. Gasteizkoak, aldiz, eroso zeuden zelaian. Ofizio handiko taldea da, eta agerian utzi zuen hori atzoko neurketan. Lehen zatiko azken ordu laurdenean Realak gehiago egin zuen erasora. Alabaina, distirarik gabe baina merezimenduz lortu zuen Alavesek atsedenaldira aurretik iristea.

Bigarren zatiaren hasieran biziago aritu zen Reala. Hegaletatik arriskua sortu zuten txuri-urdinek, baina ez zuten lortu baloia sareetara sartzea. Penaltia ere eskatu zuten Realeko jokalariek. Epaileak, baina, ez zuen ezer adierazi.

Txuri-urdinek baloiaren jabetza handiagoa izan zuten, baina sakontasunik gabe. Bien bitartean, partidaren kontrola irabazteko aldaketak egin zituen Abelardok, eta kontraerasora jo zuten gasteiztarrek. Halako jokaldi batean min hartu zuen Ibai Gomezek. Bigarren zatian zelairatu zen, eta denbora baino lehen utzi behar izan zuen zelaia. Asier Garitanok iraultzaren bila jo zuen. Ander Barrenetxeari debuta egiteko aukera eman zion, eta Jon Bautista sartu zuen, baina alferrik. Nahi baino lehenago eta bestondo handia iragarriz amaitu zitzaien jaia; Alavesi, alderantziz. Bosgarren dira sailkapenean, eta modurik onenean amaitu dute urtea.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Osasun langileak PCR probak egiten Donostiako Okendo kultur etxean, ostiralean. ©Gorka Rubio/FOKU

500 positibo baino gehiago atzeman dituzte Euskal Herrian

Berria

Bizkaian behera egin dute kasuek: 211 positibo izan dira. Neurriak indartzearen alde agertu dira hiriburuetako alkateak. Ortzaizen, Nafarroa Beherean, hiru pertsonari atzeman diete COVID-19 gaitza.

Neurri bereziak dituen taberna bat, Donostian. ©Gorka Rubio / Foku

Bizkaiko eta Gipuzkoako ostalariek salaketa jarriko dute gaueko aisialdia mugatzearen aurka

Andoni Rekondo Izagirre

Uste dute «neurrigabea» dela 01:30ean ixteko agindua, eta laguntza ekonomikoak galdegin dituzte.

Bizkaiko zahar etxe bateko egoiliarrak paseoan. ©Marisol Ramirez/FOKU

Bilboko zahar etxe bateko zortzi egoiliarrek positibo eman dute

Olatz Esteban Ezkati-Irati Urdalleta Lete

Gasteizko zahar etxe bat eta Mutrikuko eguneko zentroa itxi egin dituzte.

 ©Raul Bogajo / Foku

Lanbidek Zaramagako eta Laudioko bulegoak itxi ditu, bi langilek positibo eman dutela eta

Andoni Rekondo Izagirre

Bulegoetako gainerako beharginak ere etxera bidali dituzte berrogeialdia pasatzera. Bitartean, tramiteak webgunearen bitartez egin ahal izango dira.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna