HEMEROTEKA
Bezeroak
[...] Umeen ataleko azpiko arropen sekziotik igarotzean, aho zabalik geratu naiz. Ez, barka, ahoa zabalik ez, haserreak ahoa gogor itxi dit eta. 8-10 urte bitarteko neskatoentzako kulero eta bularretakoak daude zintzilikatuta, eta bularretakoak beteak daude, kotoiz beteak, neskatoek bi menditxo erakutsi ditzaten euren kamiseten azpian. Neska eta umeen sexualizazioa benetan arazo larri bihur-tzen ari den honetan, onartezina iruditu zait, eta dendatik irten naiz. Bertara berriro ez sartzea erabaki dut, eta dendako arduradunei berriz ez bueltatzearen arrazoia adieraziko diedala gutun baten bitartez.
Bezeroak garen heinean, indarra dugula pentsatu dut. Hiritar bezala egoera askotan galdu dugun indarra bezero bezala berreskuratu dezakegu [...]
Produktu askorekin ikusi dugu. Lehen zaila zen supermerkatu batean glutenik gabeko produktuak edota ekologikoak aurkitzea, adibidez. Jendea halako produktuak supermerkatuetatik kanpo erosten hasi zela ikustean, orduan hasi ziren handiak ere atal bereziak sortzen [...]
Sistema honetan jarraitzen dugun bitartean hor dago gure indarra. Iragarki sexista bat egiteagatik, ingurugiroaren kontra egiteagatik, langileen eskubideak zapaltzeagatik edo beste edozein arrazoiengatik enpresa baten aurka egonez gero, gure armetako bat bertan edo bere produktuak ez erostea da. Eta argi adieraztea zergatik ez dugun erosten. Tristea da onartzea, baina mundu honetan bezeroa hiritarraren gainetik dago.
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.