HEMEROTEKA
Lixiba
Zergatik irabazi behar du beti hitz handi eta borobilak, ñabardurarik gabekoak? Zergatik irabazi behar du hitz zapaltzaileak, arkatzez idatzitako guztiaren gainetik errotulagailu beltz lodia pasatzen duenak? Zergatik egiten diegu kasu gehien oihukatzen dutenei eta zergatik geratzen dira bozgorailu gabe lasaitasunez eta errespetuz gauzen testuingurua azaltzen saiatzen direnak?[...]
Mundua ñabarduraz beterik dago, eta ñabardurak dira egoera ezberdinen benetako dimentsiora hurbiltzen gaituztenak. Mezuak sinplifikatzeko joerak ñabardurak ezabatu ditu gure diskurtsoetatik lixibak zikindutako trapuak zuritzen dituen eraginkortasunaz. [...] Bizitza test batean sartu daitekeela sinestarazi nahi digute. [...]
Eta ñabardurarik gabeko munduan errazagoa zabaltzen da jendartean gezurra, eta gezurrarekin batera, beldurra. Zein eraginkorra den beldurra jendea geldiarazteko, paralizatzeko, baliogabetzeko. Argi ikusten ari gara Kataluniako hauteskunde kanpainan. Beldurraren botoaren bila dabiltza beste behin ere. Eta horretarako zein eraginkorra den lixiba botatzea gauzen konplexutasuna azaltzen duten hitzen gainera. Zein azkar desagertzen diren, zein zuri geratzen den orria. Dena gaur eta zerotik hasiko balitz bezala.
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.