Albistea entzun

Athletic 1-3 Reala

Bisaiak, emaitzaren isla

Realak irabazi du Athleticen aurkako derbia. Oiartzabalek bi gol egin ditu penaltiz, eta Sangallik sartu du bestea. Baliorik gabe utzi diote gol bat Adurizi
Realeko Mikel Oiartzabal txuri-urdinen hirugarren gola ospatzen, alboan Yerai Athleticekoa duela..
Realeko Mikel Oiartzabal txuri-urdinen hirugarren gola ospatzen, alboan Yerai Athleticekoa duela.. JAVIER ZORRILLA / EFE Tamaina handiagoan ikusi

Jon Ander De la Hoz -

2018ko urriak 6

Golak. 0-1: Oiartzabal (29. min.). 1-1: Muniain (31. min.). 1-2: Sangalli (47. min). 1-3 Oiartzabal (73. min.) Epailea. Hernandez Hernandez. Txartel horiak: Athleticeko De Marcos, Susaeta, Iñigo Martinez, Williams, Dani Garcia, eta Raul Garcia; eta Realeko Zubeldia, Moya, Zurutuza, Illarramendi eta Bautistak. Bestelakoak. 46.684 ikusle San Mamesen.

Derbi klasikoa jokatu zuten atzo Athleticek eta Realak. Partida bizia izan zen, lehiaz eta polemikaz jositakoa, eta bi taldeetako zaleen aurpegiak izan ziren amaierako emaitzaren isla. atearen aurrean asmatu zuenak eraman zituen hiru puntuak. Txuri-urdina izan zen garaipena, 1-3 irabazita.

Harrobiko jokalariez jositako bi hamaikako zelairatu ziren, Euskaraldiaren pankarta eskuetan, goraino betetako San Mamesen; Lezaman aritutako zazpi jokalari zelairatu zituen Eduardo Berizzok, eta Zubietako bederatzi erabili zituen Asier Garitanok.

Jokoak erritmo bizia izan zuen lehendabiziko minututik. Athleticek hobeto ekin zion neurketari, eta, presioa goian eginaz, arriskua sortu zuen jokoa hasi berritan. Bi minutu igaro zirenerako zuri-gorriak bi aldiz gertutatu ziren donostiarren atera, eta laugarren minutuan izan zuen lehendabiziko aukera argia. Gorosabelek lurrera bota zuen Yuri area ertzean, eta Beñatek jaurtitako falta larri aldendu zuen Moyak. Are larriago aritu zen atezaina hurrengo jokaldian; ez zuen pasea egiten asmatu, eta baloia galtzear egon zen Muniainen aurrean.

Minutuek aurrera egin ahala berdindu egin zen neurketa, eta erosoago jokatzen hasi zen Reala. Txuri-urdinek baloiaren jabetza kendu zieten bilbotarrei, eta aukerak sortzeari ekin zioten. Bi aldeetan erasoko jokaldiak ikusten ziren etenik gabe.

Jokoa orekatu ahala piztu zen lehendabiziko polemika. Iñigo Martinezek area barruan lurrera bota zuen Luca Sangalli, 26. minutuan. Epaileak jokoa jarraitzen utzi zuen lehendabizi, baina VARa begiratzeko agindua eman zuen gero. Errepikapena ikusita, penaltia adierazi zuen Hernandez Hernandez epaileak, eta Oiartzabalek ez zuen aukera alferrik galdu. Ordu erdia bete zenerako aurretik zen Reala.

Alabaina, gutxi iraun zien pozak txuri-urdinei. Baloia zelai erditik atera bezain pronto erasora egin zuen Athleticek, eta jokaldi katramilatsu baten ostean berdinketaren gola lortu zuen Muniainek.Berriz ere zabalik zen partida, baina baretu egin zen atsedenaldia artean. Banako berdinketarekin joan ziren bi taldeak aldageletara.

Paperak aldatuta zelairatu ziren bi taldeak bigarren zatian. Realak kemen handiagoaz ekin zion, eta azkar batean nabaritu zen hori markagailuan. Bautistak presio egin zuen eskuin hegalean, hutsa egin zuen Yurik atzealdean eta Zubeldiak baloia berreskuratu zuen Realarentzat. Azkoitiarraren erdiraketa sareetara errematatu zuen Sangallik; txuri-urdinekin lehen mailan sartu duen estreinako gola da donostiarrarentzat. 47. minutuan, berriz ere aurretik jarri zen Reala.

Golak patxada ekarri zien Garitanok zuzendutako jokalariei, eta eroso aritu ziren zelaian hurrengo minutuetan. Athletic, berriz, presak erasanda jardun zen, eta horren adibide izan zen Markel Susaetak ateratako korner bat. Eibartarrak zuzenean kanpora bota zuen baloia.

Realak, bere aldetik, partida lasaitzeko hautua egin zuen, eta oraindik sari hobeagoa eskuratu zuen gisa horretara. Athletici utzi zion baloia, baina estutu egin zituen etxekoak. Hala, kontraerasora jo zuten donostiarrek, eta halaxe etorri zen partida erabaki zuen gola ere. Bautistak erasora jo zuen, eta bakarrik geratu zen atezainaren aurrean. Simonek falta egin zion area barruan, eta Realaren aldeko bigarren penaltia adierazi zuen epaileak. Oiartzabalek egin zuen taldearen hirugarren gola; bi gol sartu zituen eibartarrak.

Athleticek mirariaren bila jo zuen orduan, eta zenbait aldiz gerturatu zen Moyaren atera. Adurizek gol bat ere sartu zuen, baina baliorik gabe utzi zuen epaileak, jokoz kanpo zegoelako. Azkenean, txuri-urdinek eskuratu zuten atzoko euskal derbia..

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

 ©JAGOBA MANTEROLA / FOKU

«Gozatzen dudalako jokatu izan dut beti, ez markak ezartzeko»

Beñat Mujika Telleria

Maria Españak urte asko daramatza Espainiako ligarik onenetan aritzen, eta kirol heldutasun betean dago. Bikain ari da denboraldi honetan. Kantxan erakusten duen lidergo bera erakusten du handik kanpo ere.
Iñaki Williams baloiarekin, denboraldi honetan San Mamesen Atletico Madrilen aurka jokatutako partidan. ©ARITZ LOIOLA / FOKU

Hutsune handia utzi du Williamsek

Haritz Gallastegi

Iñaki Williamsek marka ezarri du ligan: 251 partida jokatu ditu. Zelaian ari denean kritikatu egiten dute; ez dagoenean, aldiz, sumatu egiten da haren falta.

Eibarrek eta Alavesek lehen itzulian Ipuruan jokatutako derbiaren jokaldi bat. ©JAIZKI FONTANEDA / FOKU

Biak gora begira daude

Iñigo Lasa Fresneda

Alavesek eta Eibarrek sasoi onean jokatuko dute derbia larunbatean, Mendizorrotzan; bi taldeak goiko postuetan daude. Txema Añibarrok argi du: «Intentsitate eta parekotasun handiko partida izango da».

Osasunaren jarraitzaileak Sevillaren aurkako Kopako partidan. ©Jesús Diges, Efe

Indar Gorriko sei kide atxilotu dituzte Iruñean, borrokaldi batean parte hartu izana egotzita

Berria

Espainiako Poliziak 64 lagun atxilotu ditu guztira, azaroaren 27an Burgos eta Zaragoza taldeen arteko partidaren aurretik Burgosko El Plantio zelaiaren inguruan izandako borrokaldian parte hartzea leporatuta. Tartean daude Indar Gorriko sei jarraitzaile horiek.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.