GOMENDIOAK

2019ko irailaren 19a
00:00
Entzun
Otarrea. Otarrea bai, plastikozko poltsarik ez. Perretxikoak ongi kontserbatzeko, eta txarrik balego onekin ez nahasteko.

Errespetuz. Bildubildu beharrekoak, baina hartuko ez dena dagoen tokian utzi behar da.

Labana. Perretxikoa zolatik ebaki. Txapela izaten denez jendeak nahi duena, askok enborra hor uzten dute, datorren ondokoari perretxikoa ongi identifikatzen utzi gabe.

Arretaz ibil. Ezagutzen ez direnak ez hartu. Zalantzarik bada, dakienari galdetu. Aranzadi zientzia elkarteko mikologia sailak egunero eskaintzen du zerbitzu hori, 17:30tik 19:30ra.

Gordinik ez. Perretxikoak ongi kozinatu beti, toxina guztiak lurruntzeko gisan. Halaber, motaren arabera, lehortu edo hozkailuan denbora batez atxiki.

Toki garbia. Bide ertzeetan, hirian, lorategietan edo zabortegi ondoan ez bildu perretxikorik, gai kutsagarriak metatzeko gaitasuna baitute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.