Musika. THE SURFING MAGAZINES

Popa, surfa eta americana estilo askean

Non: Donostiako Dabadaba aretoan Noiz: Etzi, 21:00etan.

2018ko urtarrilaren 21a
00:00
Entzun
Bi talde gertukoren kideen baturatik sorturiko taldea da The Surfing Magazines. The Wave Pictures taldeko David Tattersallek (ahotsa eta gitarra) eta Franic Rozyckik (baxua) eta Slow Clubeko Charles Watsonek (hainbat instrumentu), elkartu, eta sortu zuten proiektu berria, iaz, Londresen. Dominic Brider bateria jotzaile talentuzkoa batu zitzaien. Irailean plazaratu zuten orain arteko disko bakarra, taldearen izen bera daramana. Pop melodietatik abiatuta eta garage-rocka ardatz izanik, surf-rock musikaren, americanaren, jazzaren zein pop askeenaren elementuak uztartzen dituzte. Adituen esanetan, The Wave Picturesen azken lanetan protagonismoa galdua zuten pasarte erritmikoek indarra irabazi dute The Surfing Magazinesen proposamen berrian. Donostian ariko dira, asteartean, Dabadaba aretoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.