Musika. PULPOFEST

Musikarien omenezko musika

Noiz: otsailaren 17an, 19:00etan. Non: Santana 27 aretoan. Nor: Porco Bravo, Desakato, Motociclon eta Riff Truckers.

2018ko otsailaren 11
00:00
Entzun
Iazko otsailean hil zen Asier Martinez Pulpo Porco Bravo taldeko gitarra jotzailea, eta musikariaren omenezko musika jaialdia antolatu dute orain haren taldekide izandakoek. Lagunaren izena jarri diote horregatik omenezko kontzertu multzoari: Pulpofest.

Porco Bravorekin batera, oholtzan izango dira Pulporen lagun izandako beste hiru talde ere. Desakato, Riff Truckers eta Motociclon taldeek ere hartuko dute parte emanaldian.

Berezia izango da saioa Motociclon taldearentzat, esaterako. Split bat atera zuten Porco Bravorekin batera, eta gertuko zuten Pulpo ere. Horregatik, emanaldirako espresuki batuko dira oraingoan berriz ere madrildarrak, urteak eman baitituzte zuzenekorik egin gabe.

Eta berezia izango da emanaldia Porco Bravorentzat ere, bira amaierako kontzertua ere izango baita hurrengo larunbatekoa haientzat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.