Musika. WIM MERTENS + KIRMEN URIBE

Musika eta literatura, eskutik

Non: Azpeitiko Soreasu antzokian Noiz: Otsailaren 23an, 22:00etan.

2018ko otsailaren 18a
00:00
Entzun
Konpositorea, kantari kontratenorra, gitarrista, pianista eta musikologoa da Wim Mertens (Neerpelt, Flandria, 1953). Dozenaka lan argitaratu ditu; azkena 2016ko Cran aux oeufs da. Pianoan eta ahotsean ariko da bakarlari gisara, baina berezitasun bat izango du emanaldiak, Kirmen Uribe idazleak ere parte hartuko baitu. Uribek, errealitatea eta fikzioa nahastuz, Robert Mussche flandiar idazlearen bizitzan oinarritutako liburua argitaratu zuen 2012an. Liburuaren harira dator kontzertu berezi hau. Robert Mussche eta Karmentxu ume euskalduna batu ziren modu berberean batuko dira Uribe eta Wim Mertens. Mertensek liburuari musika jarriko dio, soinu banda gisako musika. Horrez gain, bere lanetako kantuak ere joko ditu. Uribek, berriz, liburuko pasarteak irakurriko ditu, eta argitaratu gabeko poemaren bati ere lekua egingo dio.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.