Musika. BAXTER DURY + HALO MAUD

Etiketak baztertu, eta bere bidean

Noiz: Martxoaren 3an, 21:00etan. Non: Miarritzeko Atabal aretoan.

2018ko otsailaren 25a
00:00
Entzun
Aspergarria egiten omen zaio aita zenari buruz hitz egitea Baxter Duryri (Wingrave, Erresuma Batua, 1971). Ez du erraza izan behar Ian Dury bezalako artista baten itzalari ihes egitea. Ahotsa antzekoa dute biek, eta bietatik esan izan da Baxterri buruz: batzuek uste dute aitarengandik bereizten saiatu izan dela beti, eta harengandik ezberdintzeko behar beste ahalegin ez egitea ere egotzi izan zaio.

Nahiko berandu hasi zen musikan. Biografia ez-ofizialen arabera, aitaren hiletan abestu zuen lehen aldiz jendaurrean. 30 urterekin argitaratu zuen lehen lana, eta egun, bost dauzka aterata, azkena, iaz: Prince of Tears. Indie artista gisa sailkatu arren, etiketa hori ere ez du oso gogoko. Musika arraroa baina irisgarria egitea maite duela esan izan du, eta egiten duena art music gisa definitu.

Miarritzeko saioan, Halo Maud multi-instrumentista ere ariko da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.