Musika,. WHITNEY ROSE

Countryaren belaunaldi berria

Non: Donostiako Covent Gardenen. Noiz: Etzi, apirilak 17, 20:30ean.

Berria -

2018ko apirilak 15
Kondairak dio Whitney Rosek (Kanada, 1986) Hank WilliamsenThere's a Tear in My Beer kanta maite zuela 2 urterekin, eta askoz urte gehiago ez zituenetik hartu zuela aitona-amonen tabernan kantatzeko ohitura. Kondairak kondaira, estudioko lehen diskoa argitaratu zuenetik (Whitney Rose, 2012), tokia hartu du countryaren belaunaldi berriko ahotsen artean. The Mavericks taldeko Raul Malok ekoitzi dizkio ondorengo bi lan luzeak: Heartbreaker Of The Year, 2015ean; eta, iaz, Rute 62 luzea —South Texas Suite disko laburra ere eman zuen iaz—. Disko denetan, country klasikoarekin lotu du bere ahots gozo eta indartsua Rosek, baina bestelako eraginei uko egin gabe. Rue 62 diskoan, esaterako, Nancy Sinatra, Bobbie Gentry eta Françoise Hardyren zantzuak aurki daitezke. Azken lan hori aurkeztera dator Euskal Herrira. Donostian joko du etzi. Ostiralean, Gasteizko Hell Dorado klubean arituko da, 22:00etan.