Musika. THE LIMIÑANAS + THE LOOKERS + THE GLORY

Erreferentzia agorrezinak koktelontzian

Non: Intxaurrondo Kultur Etxean, Donostian. Noiz: Apirilaren 28an, 22:00etan.

2018ko apirilaren 22a
00:00
Entzun
Hamarkadatxo bat darama musikaren munduan The Limiñanas Perpinyako bikoteak (Herrialde Katalanak): Lionel Limiñanak (hainbat musika instrumentu eta ahotsa) eta Marie Limiñanak (bateria eta ahotsa) osatzen dute biko ekletikoa. Taldearen izen bereko diskoa kaleratu zuten 2010ean, eta haren ondotik etorri zirenCrystal Anis (2012), Costa Blanca (2013), Malamore (2016) eta aurtengo Shadoe People. Erreferentzia iturri agorrezinak dituzte: Velvet Underground, Stooges eta Standellsetik hasi, Ennio Morricone eta Italiako 1960ko hamarkadako kantuetatik igaro, eta Alemaniako krautrocka eta Nick Cave edo Serge Gainsbourgeraino... Guztia euren erara emana. Haien aurretik, The Lookers Ziburuko (Lapurdi) garage rockekohirukoa eta The Glory Howl Donostiako taldea ariko dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.