Musika. THE YAPWERS

Rock akustikoa, rock indartsua

Non: Bilboko Kafe Antzokian. Noiz: Apirilaren 13an, 21.00etan.

2018ko apirilaren 8a
00:00
Entzun
Country, punk, blues eta garage doinuak lantzen ditu The Yapwers Denver hiriko (AEB) hirukoteak. Baina, oroz gain, rock-and-roll talde bat da. Nate Cook (ahots nagusia eta gitarra akustikoa), Jesse Parmet (slide gitarra eta harmoniak) eta Noah Shomberg (bateria) dira taldekideak; molde akustikoa izanagatik, metal talde baten adinako burrunba ateratzen dute. Taldearen izena Walt Whitmanen Song of Myself poemako pasarte batetik hartu zuten. Lehen bi diskoak euren kabuz argitaratu zituzten: Capon Crusade, 2012an, eta Good Songs/Shitty Versions beste musikarien kantuen bertsio diskoa, 2013an. Besteak beste, Motorhead, Ween, Elvis Presley, The Coasters eta Aerosmithen bertsioak egin zituzten. 2015ean American Man (Bloodshot Records) plazaratu zuten, eta, orain, iazko Boy in a Well aurkezten ari dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.