Musika. OWEN CAMPBELL

Usain askotarikoko bluesa

Non: Bilboko BBK aretoan. Noiz: Gaur, 20:00etan.

2018ko martxoaren 25a
00:00
Entzun
Ez ditu ezkutatzen Owen Campbellek (Australia, 1987) bere musika jatorriak. «Aitak eragin handia izan zuen nigan, baina oso inportanteak izan ziren baita Bob Dylan, Van Morrison, The Band eta The Rolling Stones ere». Eta, zehazten hasita, Robbie Robertsonen taldearen garrantzia nabarmentzen du: «The Bandek jakin zuen bere soinuari aniztasuna eransten, eta nire soinuak ere countrya, soula, musika zelta eta rocka ditu. Bariazioak ditut gogoko».

Ez du berak aipatzen, baina bluesak ere pisu handia du haren obran. Eta kaleko musikarien usaina dario haren musikari, Sunshine Road (2011) lehen diskoa kaleratu zuenetik. Azkena Breathing Bullets (2016) izan zen, baina bere bost diskoetako kantuak jo eta abestuko ditu gaur Bilbon emango duen kontzertuan, banjoa, slide gitarra eta ahotsa lagun dituela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.