Musika. Chris Robinson

Anaia berriekin dator bele beltza

Noiz: Martxoaren 7an, 20:30ean Non: Bilboko Kafe Antzokian.

2018ko martxoaren 4a
00:00
Entzun
Anaiarekin batera sortutako The Black Crowes taldeak egin zuen ezagun Chris Robinson kaliforniarra. 24 urteko ibilbidearen ostean, orain hiru urte erabaki zuten ez jarraitzea, batik bat bi anaien arteko harreman kaskarrengatik. Auskalo nondik datorren oraingo taldearen izena, baina gaiztakeria pixka bat baduela ematen du.

2010ean hasi ziren Robinson eta anaiak areto txikietan jotzen,eta 2012an argitaratu zuten lehen albuma. Dagoeneko bosgarrena dute kalean —taldekideetako beste bat Neal Casal abeslari eta gitarra jotzaile ezaguna da—. The Head Tour bira ari dira egiten hura aurkezteko, eta geldialdi bat egingo duteBilbon. Kritikarien arabera, orain arteko lanik onenetakoa da, hasierakoarekin batera. Oso harrera ona ari da izaten. Joannahi duenarentzat, ordea, beranduegi da, sarrerak amaituta baitaude urtarril erditik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.