Musika. STEPHEN'S SHORE

Poparen artisauak, Suediatik

Non: Dabadaba aretoan, Donostian. Noiz: Ostegunean, 20:30etan. Nuevos Hobbies taldea ere ariko da.

2018ko ekainaren 17a
00:00
Entzun
Beste hainbat taldetan aritutakoak ziren Viktor Sjodin eta Erik J Undehn suediarrak Stephen's Shore sortu zutenean. 2011. urtea zen, eta, elkarrekin kantuak idazten hasi bezain pronto, garbi ikusi zuten bien arteko elkarketak funtzionatzen zuela. Gerora, 2014an, Jimmy Ottosson, P.A Blomqvist eta Johan Dittmar gehitu zitzaizkien, eta gaur egungo boskotea osatuta gelditu zen.

Jangle gitarrak, harmoniadun ahotsak eta Kalifornia eguzkitsuarekiko zaletasuna. Hiru elementu horiek laburbiltzen dute Stephen's Shore-ren musika proposamena, baina, batik bat malenkonia darien pop harribitxi ugariren egileak dira suediarrak, September Love azkeneko diskoak erakusten duen moduan: Don't Leave, Ojai, New Jersey... Primal Screamen lehenengo diskoan egon zitezkeen haietako batzuk.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.