Musika. LAGARTIJA NICK + ANITA PARKER

Urrezko aroa gogora ekarri nahian

Non: Bilboko Satage Live aretoan. Noiz: Otsailaren 2an, 21:00etan.

2018ko urtarrilaren 28a
00:00
Entzun
Urte askoan diskorik atera gabe izan eta gero, Lagartija Nick Granadako taldeak (Espainia) Crimen, sabotaje y creación lana argitaratu zuen iazko azaroaren hasieran. Grabaketa horretan Antonio Arias, Eric Jimenez, Juan Codorniu eta M.A.R. Pareja musikariek hartu zuten parte. Zuzenean era lauko horrekin ari dira, alegia, Hipnosis (1991), Inercia (1992), Su (1995) eta Omega (1996) —Enrique Morenterekin batera— lanak grabatu zituzten berberekin. Taldearen urrezko aroa izan zen hura. Euskal Herrian biratxoa egiten ari dira. Ostiralean Donostiako Kutxa Kultur aretoan aritu ziren, eta, atzo, Gasteizko Helldorado aretoan. Heldu den ostiralean Bilboko Stage Live aretoan izango dira. Aurretik Anita Parker taldea ariko da: jai giroko musika, elektro swinga, jazza eta rapa uztartuz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.