Musika. GIRLS IN HAWAII

Belgikatik datozen mutil indie-ak

Lekua: Atabal, aretoan, Miarritzen Eguna: Ostiralean, 21:00etan.

2018ko martxoaren 11
00:00
Entzun
Ez datoz Hawaiitik, ez dira neskak. Sei mutil belgikar baizik. 2013an Atabaleko agertokian kontzertu gogoangarria eskaini zuen Girls in Hawaiik, eta ,bost urte geroago, areto berean ariko da.Nocturnebosgarren diskoa aurkeztera datoz orain; taldekideek beraiek esan dutenez, inoiz sortu eta grabatu duten diskorik «errazena eta bizkorrena» izan da.Everest (2013) diskoarekin hasitako lanari jarraipena ematea, eta makinei eta soinu elektronikoei garrantzia eta pisua ematea erabaki dute. Eta, halere, taldeak orain dela 12-13 urtefinkatutako ildo artistikoari segitzen dio: sormen handiko rock independentea jotzen jarraitzen du; musika melodikoa, intimista eta arina. Izan ere, taldekideek diotenez, Girls in Hawaiiren kantuek «jende guztiaz» hitz egiten dute, pozez eta saminez, eta, horregatik, ukitu malenkoniatsu bat ere badute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.