Musika. KING KHAN AND THE SHRINES

Psikodelia eta garagea Berlindik

Non: Miarritzeko Atabal aretoan. Noiz: Ostegunean, 20:30ean.

2018ko maiatzaren 27a
00:00
Entzun
Jatorri kanadarra du King Khanek, eta orain gidatzen duen taldea sortu baino lehen hango garage taldeetan aritu zen, The Spacehits eta Kukamongasen esaterako. 1999tik, ordea, King Khan and The Shrines gidatzen du —batzuetan (His) Sensational Shrines izenarekin ere bataiatuak—, garage sutsua eta psikodelia eroa uztartu eta Berlinen kokatua dagoen banda jendetsua. Urte hauetan guztietan kide ugari igaro dira taldetik, eta badira, horien artean, soul musikaren ikonoekin lan egindakoak ere. Ron Streeter perkusionista, adibidez, Ike & Tina Turner, Bo Diddley, Curtis Mayfield, Stevie Wonder eta Al Jarreaurekin ibilitakoa.

King Khan and The Shrinesek Stax eta Motown zigilu mitikoen ondarea berreskuratzen du, betiere ikuspegi garaikide, sutsu eta hein batean zoroarekin. Dantza egiteko musika.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.