Gizon bat atxilotu dute Lizarran, sexu erasoa egotzita

2018ko apirilaren 7a
00:00
Entzun
Foruzaingoak jakinarazi duenez, 26 urteko gizonezko bat atxilotu dute Lizarran (Nafarroa), ustez andre bat bortxatu duelako. Lizarrako udaltzainei eman zien emakumeak sexu erasoaren berri, eta haiek Foruzaingoaren esku ipini zuten salaketa. Auto batean gertatu zen erasoa. Polizia zientifikoko kideek aztertu egin zuten ibilgailua erasotzaileak utzitako arrasto biologikoak bilatzeko asmoz. Ikerketa bukatutakoan, epailearen esku utzi zuten atxilotua foruzainek.

Beste gizonezko bat ere atxilotu du Foruzaingoak, genero indarkeriari lotuta: 43 urte ditu eta Iruñekoa da. Biktimaren etxebizitzara sartu da, eta epaileak ipinitako urruntze agindua hautsi du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.