Hamahiru kasu, baina hildakorik ez azken orduetan

2020ko uztailaren 4a
00:00
Entzun
Beste hamahiru kasu baieztatu dituzte PCR proben bidez azken orduetan, baina ez da izan hildako gehiago, Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak iragarri dutenez.

Lau kasu izan dira Bizkaian—denak Bilbon—, hiru Araban —hirurak Gasteizen—, hiru Gipuzkoan —bi Orion eta bat Lizartzan— etahiru Nafarroan —ez dute zehaztu zer herritan—. Gainera, iragarri dute Gipuzkoako zahar etxeetan ez dagoela gaixorik. Santos Indurain Nafarroako Gobernuko Osasun kontseilariak dioenez, kasuek ez dute loturarik agerraldiekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.