Ahal Dugu-k etorkizuneko errepublikaren alde egingo du, Eibarkoa gogoan

Erredakzioa
2020ko apirilaren 14a
00:00
Entzun
Espainiako 1931ko errepublika aldarrikatzen lehen udalerria izan zen Eibar (Gipuzkoa). Apirilaren 13tik 14rako goizaldean jarri zuten bandera udaletxean. Urtemuga hori gogoan, Ahal Dugu-k dei egin du errepublika aldarrikatzera. «Etorkizun errepublikano hobe batean pentsatzeko abagune ezin egokiagoa da», gaztelania hutsean bidalitako ohar bidez diotenez. Diotenez, errepublika bat izatea ez da bakarrik estatuburu demokratikoago bat izatea, askatasunaren eta berdintasunaren balioak ere indartzen direla uste dute. Halaber, egungo ekologismoaren eta feminismoaren ideiak uztartzea ezinbestekotzat jotzen dute etorkizun hobe bat eraikitzeko. Zerbitzu publikoen defentsa egin dute: «Merkatua demokraziaren tresna bat gehiago da, eta ez alderantziz».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.