Albistea entzun

IRRINTZIKO PAPERAK

The Sanfermin Premium Experience

Ion Orzaiz -

2022ko uztailak 12

Honek ez du gehiagorako ematen. Jendea hasia da konturatzen sanferminak iruzur bat direla. Gazteluko plazan garagardo batengatik lau euro eta kubata batengatik hamar ordaintzeko prest diren turistentzako amarrua. Baina agortzen ari da hori ere. Erraldoiak, dianak eta peñetako txarangak oso ongi daude, baina ez dute dirurik uzten hiriko ekonomian, eta entzierroa-zezenketa tandema gainbeheran da aspalditik, gero eta hedatuago baitago horien aurkako mugimendua. Hortaz, zer egin? Nola segitu jada idortzen hasia den laranja zukutzen?

BERRIAk Irrintziko paper konfidentzialetan topatutako datuen arabera, Enrique Maiak badu errealitate gordin honen berri, eta plan bat ondu du. Egitasmoari The Sanfermin Party Premium Experience izena jarri diote, ingelesez dena modernoagoa eta hobea baita, mundu guztiak dakien bezala. Kosmo-polite.

Aurtengo egitarauan ere, lehen urratsak egin ditu Maiak, ekitaldi batzuk premium experience bihurtzeko: Birjolastu haurrentzako parkeari Juego Rejuego izena eman dio [Game Regame, datorren urtetik aurrera], eta Hauek Festak Hauek euskarazko izena ere ezabatu du Askatasun plazako gunetik. Datorren urtean, are gehiago hedatuko dute egitasmoa: Premium Experience bonoa salduko du udalak, eta, 150 euroren truke, bisitariak aukera izanen du esperientzia hauetaz gozatzeko: The Running of the Bulls 2.0: Extreme, The Early-wake-up-dianas, The Giants and Big-head parade, eta Typical churros at Mañueta's. Betiko gauza bera dela? Tira, bai, baina hori ez dakite garagardo batengatik lau euro eta kubata batengatik hamar ordaintzen dutenek.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Jaurlaritzako, Euskal Wikilarien Kultura Elkarteko eta EHUko ordezkariak, Ikusgelaren aurkezpenean, atzo, Donostian. ©JON URBE / FOKU

Martxan da Ikusgela, euskarazko bideo pedagogikoen ataria

Amaia Jimenez Larrea

Euskal Wikilarien Elkarteak filosofiako, ekonomiako eta euskal literaturako bideoak egingo ditu

Juan Mari Arzak, BCCren ohorezko oroigarria hartuta, eta sukaldariz eta ikaslez inguratuta, atzo. ©MAIALEN ANDRES / FOKU

Arzak patroia, Arzak maisua

Enekoitz Telleria Sarriegi

BCC Basque Culinary Centerreko ohorezko patronatukide izendatu dute Juan Mari Arzak. Haren ekarpena eskertu dute, eta bere ezagutza partekatzeko izan duen eskuzabaltasuna goratu.

 ©BERRIA

Ohiko albisteetatik ihesi

Iker Tubia

Reuters institutuaren arabera, geroz eta jende gehiagok erabakitzen du gaurkotasuna albo batera uztea. Eragin psikologikoa, nekea, konfiantza falta eta ezintasun sentsazioa aipatu dituzte albisteetatik deskonektatu direnek.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Irakurleen babesa ezinbestekoa da kazetaritza independente eta konprometitua egiten jarraitzeko.