joxerra senar
IRRINTZIKO PAPERAK

Xake partida eta estropadak Argan

2022ko uztailaren 13a
00:00
Entzun
Baten batek esan zuen politika antzezlan handi bat dela. Gauza bat da politikari batek dioena eta bestea benetan pentsatzen duena. Edozein iruindarri galdetuko bagenio zein den alkatearen obsesioa, lipar bat ere ez luke behar erantzuteko. Bere udal politikan ez da besterik: jaiak, jaiak eta jaiak. Beste kontu bat da zer pentsatzen duen.

Izan ere, Irrintziko paper konfidentzialek agertzen dutenez, alkateari ez-sanferminek bidea markatu diote. Intuizioz, badaki bere etorkizun politikoa jaietan oinarritu behar duela, baina berritasunak sartzeko irrikan dago ere bai. Adibidez, 2021ean, xake partidak antolatu zituen alkateak, eta ideia gustuko izanik, sanferminen erdian antolatzeko ideia otu zitzaion. Are gehiago, beste xakelaririk ezagutu ez, eta Kasparov eta Karpov deitu nahi zituen, eta proposatu uztailaren 6an nazioarteko partida bat egiteko Udaletxe plazaren erdian. Plaza saltoka eta gaiteroak inguruan dituela, inoiz ikusi gabeko partida jokatuko luketela bota zuen. Norbaitek esan zion «apika» ez zela ideia ona.

Iaz, hipika antolatu zuen, eta alkatea pozik geratu zen emaitzarekin: «Gaztelugibeleraino harea ekarri badugu, Argara Kantauri itsasoa ekarriko dugu». Bileran bota zuen San Miguel Ligako antolatzaileei proposatzea asteburuko estropadetako bat Argan egitea. Berriro ere iradoki zioten ez duela ematen ezertarako; Donostiako badian kaleetan arazoak sortzen badira, zer ez litzatekeen gertatuko Argan. «Bakarrik geratzen den zezen bat txantxa bat da arraun elkarteen arteko liskarrekin alderatuta». Konforme ez, eta 2023rako ideia berriak ekarriko dituela mehatxu egin zuen alkateak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.