Disko konpaktuak usteltzen ari dira

2017ko maiatzaren 6a
00:00
Entzun
Philips and Sony konpainiek lehen CDak plazaratu zituztenean, 1982. urtean, soinuak —eta datuak, gero— gordetzeko behin betiko eta betiereko euskarri ia suntsiezin gisa aurkeztu zituzten. Edonork daki gaur euskarri optikoak ere hauskorrak direla, baina ez da horren ezaguna CDak berez «usteltzen» ari direla. AEBetako Kongresuko Liburutegiak CD-ROM diskoen inguruko ikerketa bat eskatu zuen 2009. urtean. Jakin nahi zuen bildutako diskoak degradatzen ari ote diren. Hainbat CD hartu zituzten, eta zahartze prozesu azkar bat jasanarazi zieten. Ondorioa: CD-ROMen bizi itxaropena urte gutxitik urte askora aldatzen da fabrikatzailearen arabera. Izan ere, ez zaie inoiz «egonkortasun kimiko edo fisikoaz» bermerik eskatu fabrikatzaileei.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.