«Krisi garaian tentuz zaindu behar dira eskubide sozialak»

JONBERNARDEZ@GMAIL.COM / BERRIA.
Erredakzioa
Bilbo
2016ko abenduaren 10a
00:00
Entzun
Gaur ospatuko den Giza Eskubideen Nazioarteko Egunaren karietara izan zen atzo Euskal Herrian Europako Giza Eskubideen Auzitegiko presidente Guido Raimondi. Eguerdian hitzaldi bat eman zuen, Manu Lezertua EAEko arartekoak gonbidatuta, eta, iluntzean, Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariarekin bildu zen, Ajuria Enean.

Bilbon eginiko hitzaldian, Europako Giza Eskubideen Auzitegiak eskubide sozialen defentsan egiten duen lana azpimarratu zuen. Legelari italiarrak nabarmendu duenez, Estrasburgoko auzitegiak, historikoki, eskubide zibil eta politikoetan oinarritu du bere jarduna, baina krisialdi ekonomikoak eraman du eskubide sozialen inguruan ere «jurisprudentzia bereziak» sortzera, lan eskubideen alorrean, grebarako eskubidearen inguruan, hezkuntza eta osasunarenean eta beste. Raimondik azpimarratu du «pertsona ahulenen babesa» dela auzitegi horren jardunaren «muina», eta hala izan behar duela aurrerantzean ere. «Europak ekonomia eta migrazio krisi ezohiko bat bizi du. Krisi garaian tentuz zaindu behar dira eskubide sozialak, bereziki herritar txiroenak». Raimondik, halere, aitortu du auzitegiak hainbat muga dituela alor horietan estatuek eta Europako Batasunak sortzen dituzten legeak kontrolatzeko. Giza Eskubideen Hitzarmenak ez dituela eskubide sozialak jasotzen gogoratu du, eskubide politiko eta zibilen neba-arreba txikiak direla.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.