Ikastetxe atarietan beloa debekatzeko eskatu du Senatuak

2019ko urriaren 30a
00:00
Entzun
Frantziako Senatuak bide eman zion atzo lege proposamen bati, ikastetxe atarietan beloa debekatzeko. Errepublikanoak alderdiaren eskaria da, haren gehiengoz onartua. Hala ere, proposamenak ez du aurrera ateratzeko aukerarik, kontuan izanik gobernua aurka dagoela eta Errepublika Martxan alderdiak gehiengoa duela Asanblea Nazionalean.

Max Brisson lapurtarrak aurkeztu zuen proposamena Senatuan atzo. 2004ko lege batek irakasleei eta ikasleei debekatzen die beloa erabiltzea eskolan, eta hori gurasoetara eta txangoetako laguntzaileetara zabaldu nahi du Errepublikanoak alderdiak. Jean Michel Blanquer Hezkuntza ministroak erantzun du «kontrako eragina» izan dezakeela legea aldatzeak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.